ACT giroa – ACT gaua

Jaialdiko arratsaldeetako kafe orduak aurten sortzaileagoak agertzen dira. Antolatzaileetako batek moderatzaile lanak eginez taldeen aurkezpena koordinatuko du eta hauek jaialdira aurkezten dituzten lanak, ideia eta kolaborazioak sustatu asmoz.

ACTgiroak ezagupen, truke, elkarlan eta eztabaida artistikorako gune izan nahi du.

ACTeko jai gauak, urtero lez Kafe Antzokian, unean uneko DJ arty-enekin, beti bezala jaialdiko gunerik girotuena bihurtuko dira.