
ACT jaialdia ez da soilik lehiaketa bat, non lanek dirusari bat edo beste jaialdi batzuetan antzeztu ahal izatea lortzea duten. Era berean topagunea da, erakusleiho, bizipenen trukerako esparru eta harreman profesionalen sustatzaile.
Haatik, eta urtero, antzerki eskolen edo antzerki talde profesionalen hainbat lanek ere tokia dute jaialdian eta beste era bateko ikuskizunak dakartzatelarik.
Hala, gune aldizkakoetan nahiz jaialdiaren irekiera eta itxiera ekitalditan, beste hainbat lan ere erakutsi ohi ditugu duten kalitate eta balioagatik ACTen parte hartzea merezi dutela baiteritzegu.
![]() |