
Aurten ere leku desberdinetatik etorritako profesional desberdinez osatutako epaimahaia izango dugu.
Amanda Roberts Arteen Sustapenerako Zuzendaria da MAC -en(Midland Arts Centre), eta Manchestergo Contact Theatrentzat Ekoizle Exekutiboa izan da. 10 urtez kultura arloko hainbat erakundetan lan egin izan du, adibidez, Birmingham Repertory Theatre edo Derby Dance Centre.
Miguel Oyarzun Madrilgo RESADen Arte Dramatikoan lizentziatua. BE Festivalaren zuzendarikide eta Birminghamgo Temple Theatre taldeko aktore. Zineman eta telebistan ere lan egin izan du.
Sandra Fdz. Agirre aktore eta txotxongilari barakaldarra da. LaEnanaNaranja txotxongilo taldearen sortzaile eta LaRessistens diziplina anitzeko taldeko kide. Gaur egun Markeliñe taldean ere badihardu. Sari nagusia emateaz gain, 5 aipamen berezi egingo ditu: jatorrizko ideiarik onenari, koreografi zuzendari onenari, antzerki zuzendari onenari, emakumezko jokalari onenari eta gizonezko jokalari onenari.
![]() |