
Zortzigarren edizio honetan, ACT Jaialdiak International Ensemble Week antolatuko du, IYMEk babestua.
Maiatzak 30etik Ekainak 4ra, Europako ikasle eta sortzaile berriak gonbidatuko ditugu gurera, beste herrialdeetako arte eszenikoen inguruan hausnartu, kontzeptu praktikoak erabili eta kultura eta herrialde desberdinen arteko trukea lantzeko.
ACT Jaialdiak inguru eroso eta atsegina eskaintzen die International Ensemble Week-eko parte hartzaileei eta jaialdiaren astean zehar eskaintzen diren emankizun, jai zein hitzaldi guztietara sarrera askea izango dute.
Honetaz gain, Amsterdameko THOPSS eskolaren eskutik antzerki musikal ikastaro berezia ere izango dugu.
Informazioa edo harremanetarako: act@bai-bai.net.
Laster baino lehen honaino igoko dizuegu egitaraua.
![]() |