
ACT - Arriaga Saria zuzeneko lan labur onenari
Aurtengo ACT Jaialdian zuzeneko lan labur onenari Teatro Arriaga Saria izango dugu.
3.000 euroko Teatro Arriaga Saria hurrengo urtean aurkeztuko den ekoizpen batean xahutzeko laguntza gisa ematen da.
Honetaz aparte, aurton Teatro Arriagaren bitartez saritutako lanak Arriaga-BBK Aretoan programatua izateko aukera izango du eta BAIk Bilbon duen Baibaiua lokalean hilabeteko egoitza artistiko bat egiteko eskaintza.
Aurton ere diru-laguntzarik gabeko honako aipamenak egingo dira zuzeneko lanei dagokienez:
Epaimahaiaren aipamen berezia jatorrizko ideia onenari
Epaimahaiaren aipamen berezia zuzendaritza koreografiko onenari
Epaimahaiaren aipamen berezia antzerki zuzendaritza onenari
Epaimahaiaren aipamen berezia jokalari onenari gizonezkoetan
Epaimahaiaren aipamen berezia jokalari onenari emakumezkoetan
![]() |