
ACT 2011 aurten ekainaren 1etik 4ra izango da Bilbo eta Barakaldon. ACT Jaialdiak 4 ataletako egitaraua eskaintzen du eta bertan nazioarte mailako lanak ikus daitezke erakusketa eta lehiaketa ataletan. Momentuon hautaketa burutzen dihardugu baina laster batean ACT 2011 honetako egitarau osoa emango dizuegu.
Eszena sortzaile berrien lan laburren lehiaketa.
Zortzigarren aldi honetan, behin berriz lan laburren atala hau jaialdiko indartsuena izango da. Lan irabazleak 3000€takoTeatro Arriaga Saria jasoko du eta datorren urteko Arriaga BBK Aretoko egitarauan 2 ordaindutako emanaldi lortzeko aukera izango. Eta gainera, Bilboko Baibaiua sorkuntza zentroan hilabeteko egoitza eszeniko baterako laguntza.
Erakusketa.
Aurreko alditan bezala arte eszenikotako hainbat ikastegik aurkeztuko diren lanez aparte lan berezi sorta bat aurkeztuko ditugu atal honetan.
IYME, europar lanen nazioarteko atala.
BAI zentruak eta ACT Jaialdiak Europako beste dantza eta antzerki jaialdi batzuekin batera ekoizpen lan bana aukeratzen dugu beste jaialdietan aurkezteko. Honela jaialdi guztietatik etorritako lanak batera aurkezten dira, aurton zazpigarrenez.
DANTZINE, Bideo/ZineDantzaren erakusketa eta lehiaketa.
Zazpigarren aldi honetan bideo sormenari eskainitako atalarekin jarraitzen dugu, bertara zine eta dantza munduan diharduten sortzaile bideo-grafikoei gonbitea luzatu nahi diegu beren lanak aurkez ditzaten.
![]() |